Txakoli Primo Zarautz

Nabigazioa

Txakolinaren dastaketa

Urtero gure upategian otsailetik maiatzera txakoli uzta berriaren probaketak izaten dira "TXOTX"* goitizenarekin.

Euskal Herriko elkarteetan ohitura den bezala Txakoli Primo upategiak sukaldeko tresneria eta parrila zuen esku utziko ditu,zuen jakiak prestatzeko edo prestatutako janariak berotzeko.Honela gure upeletatik zuzenean gure txakolin uzta berria edateko aukera izango duzue. Momentu atsegin bat igaro nahi izanez gero egin bisita gure upategira. Upategia otsaila,martxoa,apirila eta maiatzean egongo da zabalik,igande eta jaiegunetan itxita egongo delarik.

DATAK

  • Otsaila, Martxoa, Apirila eta Maiatza
  • Igande eta jai egunetan itxita

ORDUTEGIA

  • Astean zehar: Eguerdian 11etatik aurrera
  • Arratsaldez: 19etatik aurrera
  • Larunbatean: 11etatik aurrera

ERRESERBAK

  • Tel.: 943 834 889 / 943 132 166
  • E-mail: txakoliprimo@gmail.com

*TXOTX: Upela ireki eta norberak bere edalontziz bertatik zuzenean edateari deitzen zaio. Euskal upategietan oso ohikoa da era honetan edatea eta honela kupelaren ondoan bildu eta geure hitzalditxoak lagun artean egitea.

Webgune honek cookie propioak darabiltza informazioa biltzeko eta zerbitzu hobeak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egingo duzu cookieak instalatzea. Erabiltzaileak arakatzailea konfigura dezake; hala, nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean instalatzea eragotz dezake, nahiz eta kontuan izan beharko duen, hori eginez gero, webgunean nabigatzeko arazoak sor daitezkeela. Onartu | Nola konfiguratu cookieak